1988ko Espainiako greba orokorra

Nicolás Redondo eta Marcelino Camacho sindikatu deitzaileen buruzagiak.

1988ko Espainiako greba orokorra UGT eta CCOO espainiar sindikatuek abenduaren 14rako deitutako greba orokorra izan zen, Felipe González presidentearen agintaldian egindako lan-merkatuaren erreformaren aurkakoa.[1] Grebak jarraipen masiboa izan zuen (biztanleria aktiboen %90a) eta gobernuak sindikatuekin negoziatzera behartu zuen.[2] Hala ere, hurrengo urteko hauteskundeetan PSOEk gehiengoa mantendu zuen.

  1. «La huelga general paralizó ayer España» El País 1988/12/15.
  2. «14-D, 25 años de la huelga que paralizó España» Público 2013-12-13.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search